Sexualitatea taoismoan

Txinatar margolan bat.

Antzinako Txinan sexua gizakiaren oinarrizko behartzat eta naturarekiko interakzio kosmikotzat hartzen zen. Osasuna hobetzeko eta plazera areagotzeko erabiltzen zuten txinatarrek, “bizitza elikagarriaren arteetan” edo Yangshengan gomendatutako sexu-garapeneko teknikak sortuz. Txinako Medikuntza Tradizionalean budismoak, konfuzionismoak eta taoismoak eragina izan zuten, eta azken hau izan zen garrantzitsuena. Energia kontserbatzeko eta gizakiak bere ingurunearekin harreman harmoniatsua izateko interesa zuten taoistek. Hauek hainbat modu aztertu zituzten Tao eta sexualitatea elkarrekin lotzeko. Metodo baliotsua zen osasuna, bizitza eta errealizazio espirituala lortzeko, eta errespetuz praktikatzen zen, sendagai gisa hartzen baitzen. Sexu-ekintzan Energia sexualarekin (Ching Qi) elkarreragiten dela da estimazio horren arrazoia ; Qi mota oso ahaltsua da, eta esperman eta obarioetan gordetzen da. Sexu-praktika taoista honetan emakumeek beren sexu-jariakinak xurgatzen dituzte berriro, eta gizonek eiakulazioa ekiditen dute, energia hori gorde eta aipatutako onura guztiak lortzeko.[1]

Praktika sexual taoistak (literalki, "Logelako arte txinatarra" esan nahi duena) antzinako Txinan garatutako praktika zaharrak dira, literarioki "energiaren batasuna" edo "esentzien batasuna" eran aipatzen direnak. Praktikanteek, arte sexualen teknika jakin batzuk erabiliz, osasun ona eta bizitza luzeagoa izan zezaketela uste zuten.

  1. (Ingelesez) «Sikhism: beliefs about love and sex» AHCAF (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search